Kataluniako prozesu subiranista

Generalitateak nazioarteko auzitegietara iritsi nahi du

Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak errekurrituko ditu Kataluniako Gobernuak, nazioarteko auzitegietara iristeko asmoz. Ez dizkio Espainiari emango diru kontuei buruzko txostenak, eta ezta haien ardura luketen funtzionarioen izenak ere.

Turull, Puigdemont eta Junqueras, gaur, gobernu bileraren ostean. QUIQUE GARCíA, EFE
2017ko uztailaren 25a
17:35
Entzun

Espainiako Gobernuak abiatutako borroka juridikoan erantzun egingo du Kataluniako Generalitateak. Mariano Rajoyren gobernuak iragarritako neurriak ez dituela beteko iragarri du, eta, arrazoia duela iritzita, auzitegietan helegiteak jarriko dituela jakinarazi du. Nazioarteko auzitegietara iritsi nahi dute auziarekin, eta, horretarako, beharrezkoa dute Espainiakoetan egin beharreko bidea agortzea.

Erreferenduma ez dutela finantzatzen bermatzeko astero txostenak igortzeko agindu zion joan den astean Espainiak Kataluniari, eta hori egin ezean FLA Likidezia Funts Autonomotik jasotzen duen dirua etengo diola ohartarazi zion. Gainera, txosten horiek egiteko ardura duten funtzionarioen zerrendak ere eskatu zizkion, desobedientzia kasuan haiek zigortzeko. Ez bat eta ez bestea, Generalitateak erabaki du Espainiako Gobernuak ez duela txostenik jasoko, ezta funtzionarioen zerrendarik ere.

Gobernu bileraren ostean, Oriol Junqueras gobernuburuordeak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenera eta Konstituzionalera joko dutela Espainiako Gobernuaren "mehatxuak" salatzera. Haren ustez, Espainiako Gobernuak ezin baitu FLA moztu. "Arduraz" jokatzeko eskatu dio Espainiari, diru iturri hori mozteak gizarte zerbitzuak ematen dituztenei eragingo bailieke, eta, beraz, "gizartearen sektorerik ahulenari". FLA mozteak erreferendumean eraginik ez lukeela izango ohartarazi du, gainera: "Begi bistakoa da erreferenduma ez dugula FLArekin finantzatuko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.