GENERO INDARKERIA

Genero indarkeriaren biktimen babesak oinarri penala izango du

EBk onartu du Espainiak bere presidente garaian egindako proposamena. Horri esker, biktimak EBKo herrialdeen mugen gainetik egongo dira babestuta.

2011ko uztailaren 19a
16:45
Entzun

EBk genero indarkeriaren biktimen babesak oinarri penala izateko proposamena onartu du.  Europako Batasuneko justizia ministroek Europako Komisioarekin eta Parlamentuarekin adostu dute, Espainiak bere presidentzia garaian proposatutakoa onartzea.

Oso berri garrantzitsua da, Batasuneko biktimak mugaz gaindi babestuta egotea ekarriko baitu. Oraindik xehetasun asko aztertu beharko dira, herrialde batzuek oinarri penala aplikatzen dutelako horrelako kasuetan, baina beste batzuek zibila edo administratiboa. 

Esaterako, Danimarkako emakume batek urruntze agindua badu gizon batekin eta gizonak agindua apurtzen badu, isuna ordaindu beharko luke; baina emakume hori hemen balego, gizonak kartzelara joan ahal izango luke.

Herrialdeen arteko desberdintasunak aztertu beharko dira oraindik, oinarri penala ezartzekotan herrialdeetara egokitu beharko baitu. Batzarkideak baikor agertu dira, "arazo ak teknikoak badira konponduko dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.