Nature, Genome Research eta Genome Biology aldizkarietan argitaratutako 30 azterketek genomaren zati ilunena argitu dute. DNAren elementuen entziklopediaren barruan egindako ikerketa da, gaur egun genomaren inguruan egin den azterketarik garrantzitsuena. Azterketek erakutsi dutenez, orain arte DNA zaborra bezala ezagutu denak uste baino informazio erabilgarriagoa du. Ikerketaren emaitzak gaur iluntzean aurkeztu dituzte Londresen. Orain arte, uste zen genomaren %1,5 bakarrik zela erabilgarria, geneak hain zuzen. Baina orain, nazioarteko 400 zientzialarik egindako ikerketen arabera, genomaren %95 erabilgarria da.
2003az geroztik, DNAren elementuen entziklopediaren proiektuarekin DNA argitzen saiatzen ari dira, eta genomak dituen oinarrizko elementu guztiekin katalogo bat osatzen ari dira. Ikerketak 146,6 milioi euroko aurrekontua du.
"Genetikaren ulermena aldatzen duen pausu garrantzitsua da", esan du Ewan Birney proiektuaren koordinatzaileak.