Gutxienez 37 pertsonak beren buruaz beste egin dute aurten, 1994ko genozidioaren epaiketak bizkortzeko abiatutako Gacaca edo herritarren auzitegietan zigortuak ez izateko, Hirondelle Fundazioak jakitera eman duenez.
«Gacaca auzitegietan akusatuak izan ondotik 37 pertsona inguruk beren burua hil dutela jakin dugu», adierazi zuen atzo Gacaca Jurisdikzioen Zerbitzu Nazionaleko departamendu juridikoko zuzendari Augustin Nkusik. Gacaca auzitegiek auzibide konbentzionalak eta Ruandako justizia tradizionala uztartzen dituzte.
RUANDA
Genozidio auzibideak saihesteko beren burua hil dute 37 pertsonak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu