Errusiako armada Georgiatik erretiratzen ari da: Gori hiritik irteten hasi dira indar errusiarrak, eta haien ordez Georgiako Polizia sartu da hirira segurtasunaz arduratzera. Abkhaziako mugatik 70 kilometrora dagoen Potiko portutik ere alde egin dute jada errusiarrek.
Nolanahi ere, Errusiako armadako jeneral batek ohartarazi du egun batzuetan Gori inguruetan geratuko direla tropetako batzuk, armamentua biltzeko eta lehertu ez diren lehergailuak indargabetzeko.
Erretiratzea dela eta, ematen du azkenean Errusia hasi dela EB Europako Batasunaren bitartekaritzaz Georgiarekin sinatutako bake plana betetzen. Izan ere, agiri horretan jasotzen da Errusiko indarrek gatazka lehertu aurreko guneetara itzuli behar dutela. Atzo jada indarrean sartu zen ituna, baina Errusiak Gori inguruan jarraitu zuen, eta Georgiak salatu zuenez, erasoak eta arpilatzeak egin zituen gainera.
Mundua
Georgiatik erretiratzen ari da Errusiako armada
Halaber, Georgiako Poliziaren esku geratzen ari dira azken egunotan errusiarren menpe izan diren guneak. Europako Batasunak proposatuta estatu biek sinatu zuten bake planean gerra lehertu aurreko eremuetara itzuli behar dutela jasotzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu