Bi aste baino gehiago Kretako portuan igaro ondoren (Grezia), Gernika ontzia Espainiara bueltan da. Ezusterik ezean, bi aste barru ailegatuko dira. Asteazken goizean abiatu ziren Kretatik, eta Greziako bi fragata eskolta gisa dituztelarik, Pireoko portura bidean dira. Handik, Espainiara joango dira.
Greziako Gobernuak Israelen blokeoa babestu eta Askatasunaren II. Flotillako ontziei Greziatik ateratzea debekatu ziela ikusita, eta Espainiako Gobernuak ezer egiteko zantzurik agertu ez zuenez, presioa egitea beste biderik ez zitzaien geratu Gernikako ekintzaileei. Hala, Espainiako enbaxada okupatu zuten, eta gose greba hasi zuten sei ekintzailek; ontzia legezkoa zela eta itsasoratzeko eskubidea aldarrikatzen zuten. Azkenean, uztailaren 13an eman zion Greziak itsasoratzeko baimena —gose greba hasi eta bi egunera—. Espainiara itzultzen direnean, ontziari emango dizkioten erabilerak aztertuko dituzte ekintzaileek, beti ere «bakearen aldeko borroka eta giza eskubideak» ardatz dituztelarik.
'Gernika' ontzia etxera bidean da
Ezusterik ezean, bi aste barru iritsiko da Espainiara; uztailaren 13an eman zion Greziak itsasoratzeko baimena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu