Aurki beteko da urtebete FARC-EP gerrilla eta Kolonbiako Gobernua negoziatzen hasi zirenetik. Ivan Marquezek dio izan dela "aurrerapausorik", eta horren adierazle direla "hainbat hitzarmen partzial". "Baina askoz ere gehiago aurreratu daitekeela begitantzen zaigu", zehaztu du. Hona hemen elkarrizketan esandako batzuk:
— "Funtsezkoa da ezbairik gabe, gai erabakigarri bati heltzea: estatuak utz dezala Segurtasun Nazionalaren Doktrina negargarria, eta barne arerio eta paramilitarismo kontzeptuak".
— "Buruargia eta zuhurra izango litzateke hauteskunde prozesuetatik bereiztea erreferendum hori [bake hitzarmena legeztatzearen ingurukoa]; bestela, oro har, bake prozesu osoa kutsatuko luke".
— "Komandantetzak eta ELNko kideek borondate zintzoz dihardute gatazkari irtenbide politiko bat eman nahian, alegia, justizia sozialean, demokrazia benetakoan eta subiranotasunean oinarrituta".
— "Kolonbiako bakearen aurkakoek modu agerikoan jokatzen dute, eta horregatik, ezin hobeto identifikatuta dauzka herrialdeak: nagusia, ezbairik gabe, Alvaro Uribe Velez presidente ohia da".