Yusuf Raza Gilani Pakistango lehen ministro berriak eta George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak atzo lehen hartu-emana izan zuten, telefonoz, eta aurrenak esan zion indarkeriaren kontra egiteko "konponbide politikoa" behar dela, "baita garapen programak ere", gaur Gilaniren lan taldeko iturriek jakinarazi duenez. "Hau da, konponbide globala behar da", ohartarazi zion Pakistango lehen ministroak Bushi.
Pakistango Batzar Nazionalak Yusaf Raza Gilani astelehenean aukeratu zuen lehen ministro. Benazir Bhutto zenaren PPP Pakistango Herriaren Alderdiko kidea da Gilani -otsailean Legebiltzarreko hauteskundeak irabazi zituzten-, eta 342 botoetatik 264 jaso zituen herenegun. Chaudhry Pervez Elahi PML-Q Pakistango Musulmanen Liga-Qaid-e-Azameko ordezkaria zen haren kontrarioa -Pervez Musharraf presidentea babesten du alderdi horrek-, eta 42 boto bildu zituen.
Musharrafek harreman ona dauka AEBekin. "Guk ere epe luzera hartu-eman estua izan nahi dugu", dio Gilanik. Hau gaur AEBetako Estatu Departamenduko 'bigarrenarekin' bildu da: John Negroponterekin.
Mundua
Gilanik Bushi ohartarazi dio indarkeriaren kontra egiteko "konponbide politikoa" behar dela
Pakistango lehen ministro berriak eta Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo eduki zuten lehen hartu-emana, telefonoz. "Guk ere AEBekin epe luzera hartu-eman estua izan nahi dugu", esan du Gilanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu