Gilaniren ordezkoaren bila hasi dira Pakistanen
ISLAMABAD. PPP Pakistango Alderdi Popularrak Yusuf Raza Gilani lehen ministro ohiaren ordezkoa hautatzeko lehen bilera erabakirik hartu gabe bukatu zuen atzo. Bi dira aipatu diren hautagai nagusiak: Makhdoom Shahabuddin Ehungintzako ministroa eta Ahmed Mukhtar Uraren eta Energiaren ministroa. Bihar dira aukeraketa egitekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu