Ginea Bissauko kolpistek muga guztiak itxi dituzte
BISSAU. Ginea Bissauko kolpisten Junta Militarrak herrialdeko muga guztiak ixtea erabaki du, lurrekoak, itsasokoak eta airekoak. Soilik hark onartutako hegaldiak sartu ahalko dira herrialdean. Erabaki hori Portugalek hainbat gerraontzi bidali ondoren hartu dute. Bere herritarrak ateratzeko «prest» egoteko bidali ditu Portugalek. Ekialdeko Timorko presidente Jose Ramos Hortak, berriz, gatazkan bitartekari izatea onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu