MunDUA

Ginea Bissauko presidentea hil dute

Joao Bernardo Vieira atentatuan hil dute gaur, soldadu batzuek. Atzo armadako burua hil zutenetik tiroketak izan dira herrialdeko hainbat tokitan.

2009ko martxoaren 2a
19:04
Entzun
Joao Bernardo Vieira Ginea Bissauko presidentea hil dute gaur, atentatuan, 10:35ean jakin denez. Funtzionario batek esan duenez, soldadu batzuek egin dute erasoa.

Atzo, berriz, armadako burua hil zuten, egoitza nagusian lehergailuekin egindako erasoan: Tagme Na Wai. Hango iturriek diote Vieiraren kontrarioa zela Na Wai. Hori hil ondotik, tiroketak izan ziren Ginea Bissauko hainbat tokitan.

Iazko azaroaren 23an ere saiatu ziren Vieira hiltzen; militar batzuek haren etxearen aurkako erasoa egin zuten eta bi lagun hil zituzten. Na Waik ere jaso izan zuen erasorik azkenaldian.

1.400.000 biztanleko herrialdea da Ginea Bissau, eta Afrikan dago, Senegal eta Ginea artean. Portugesa (%14) eta portugus kreolera (%44) dira hizkuntza nagusiak. Erlijioetan, berriz, sinesmen tradizionala (%50) eta musulmana (%45). 1974an lortu zuen Portugaldik independentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.