Gineako kostaldean arrantzontzi batek istripua izan zuen atzo goizaldean, eta gutxienez 60 pertsona hil ziren. Lerro hauek idazteko unean informazio asko ez bazegoen ere, hango komunikabideen arabera, 120 pertsona inguru zihoazen ontzian, eta horietatik 36 bizirik atera ziren. Atzo arratsaldean erreskate taldeek 57 gorpu atera zituzten uretatik.
Iturri ofizialek ez zuten argitu nortzuk ziren ontzian zihoazenak. Maiz arrantzontzi handiak etorkinek erabiltzen dituzte, Kanarietara joateko. Baina beste askotan, eta herrialde hartako errepideen egoera txarra dela-eta, herri batetik bestera joateko garraio gisa ere erabiltzen dituzte.
Ginean ontzi bat hondoratu da eta gutxienez 60 lagun hil dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu