mundua

Gingrichek ofizialki utzi du AEBetako errepublikanoen lehia

Ezustekorik ezean, Mitt Romney lehiatuko da Barack Obamaren aurka AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan.

2012ko maiatzaren 3a
16:46
Entzun

Newt Gingrichek bertan behera utzi du AEBetako errepublikanoen presidentetzarako hauteskundeetako kanpaina, eta, beraz, hautagai izateari utzi dio, duela egun batzuk iragarri zuen bezala. Ezustekorik ez bada, Mitt Romney izango da Barack Obama Alderdi Demokratako kidearen aurkari azaroan, AEBetako presidentetza hauteskundeetan. 

"Hau ez da Mitt Romneyren eta Ronald Reaganen arteko aukeraketa: Mitt Romneyren eta Barack Obamaren artekoa da; azken hori AEBetako historiako presidente ezkertiarrena eta erradikalena izan da", adierazi du Gingrichek.

Bere diskurtsoan ez dio Romneyri babesik adierazi, eta ohartarazi du Obamaren ordezkaritzaren aurka lanean jarraituko duela.

"Nire hautagaitza bertan behera uzten dut, baina ez nire herritartasuna. Nik eta nire emazteak kanpainako rola uzten dugu, eta, horren ordez, herritar aktiboen rola hartzen dugu", azaldu du.

Kanpainan eman duen urtea "liluragarritzat" jo du, eta errepublikanoen jarraitzaileei batuta egon daitezela eskatu die, AEBak "biziberritu" ahal izateko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.