«Giza duintasunaren indarra» ospatu du Obamak

2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Errotik aldatu du AEBetako Gobernuak Hosni Mubaraki buruzko iritzia. Duela bi aste zaindu beharreko aliatua zen, eta orain, kosta ahala kosta gainetik kendu beharreko zama da. Horregatik, Barack Obamak «giza duintasunaren indarra» ospatu zuen atzo. «Egiptoarrak inspiratu gaituzte, erakutsi dutelako gezurra dela justizia indarkeriaren bidez lortzen dela. Indarkeria ezaren moraltasunak bihurritu du historiaren arkua». Hitz epelagoekin, lasaitua adierazi zuen Catherine Ashton Europako Batasuneko goi ordezkariak: Mubarakek «herriaren ahotsa entzun du eta erreforma bizkorragoen eta sakonagoen bidea ireki du. Mubaraken beste adiskide bat, Israel, mutu zegoen atzo gauean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.