Woo-suk, hala ere, berretsi egin du bere taldeak giza enbrioiak klonatzeko teknologia duela eta frogatu egingo duela ziurtatu zuen. Teknologia horren sinesgarritasuna zalantzan dago orain. Joan den maiatzean Science aldizkarian argitaratu zutenez, Woo-suk korearrak hiostorian lehen aldiz giza enbrioiak klonatu zituen eta zelula amak atera zituen. Lorpen horiek esperantza handia ekarri zuten hainbat gaixotasun sendatzeko bidean: hiesa, diabetea edo parkinsona, besteak beste. Woo-sukek eragindako "zirrara eta etsipena" onartu eta unibertsitateko bere postua utzi du.
Zientzialariaren kasua ikertzen ari den batzordearen arabera Woo-sukek "nahita" manipulatu zituen datuak zelula amen 11 sail lortu zituela erakusteko. Roh Jung-hay unibertsitateko dekanoaren arabera, zientzialariaren manipulazioa "egintza larria izan da eta modu ezkorrean eragiten die zientziaren oinarriei".
Klonazioa
Giza enbrioiak klonatu zituen zientzialariak dimititu egin du datuak manipulatu zituela onartu ostean
Hwang Woo-suk Hego Koreako ikertzaileak barkamena eskatu eta dimititu egin du. Seulgo Unibertsitate Nazionalak zientzialariak giza enbrioien ustezko klonazioaren datuak manipulatu zituela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu