Katalunia

Gizarte Segurantzarako lege proposamena adostu dute Junts pel Si-k eta CUPek

Azaroaren 9ko adierazpenean iragarritako hiru legeetako bat da adostutakoa.

Asteburuan Espainiako Konstituzionalaren aurkako manifestazioa egin dute Bartzelonan. MARTA PEREZ / EFE
2016ko maiatzaren 31
08:18
Entzun

Independentziarako lehen urrats gisa aurkeztu dute CUPek eta Junts pel Sik Gizarte Segurantzarako lege proposamena. Azaroaren 9ko adierazpenean iragarritako hiru lege proposamenetatik lehena da gaur eguerdian erregistratu dutena; beste biak dira Kataluniarako hogasuna sortzea ahalbidetuko lukeena eta iragankortasun juridikoaren legea.

Lege proposamena, hala ere, datorren udazkenean eztabaidatuko dute parlamentuan, irail eta urri artean. Ondoren landu beharko dituzte beste bi lege proposamenak, eta hirurek legebiltzarraren onespena jasotakoan, hauteskundeak egingo lirateke.

Etxegabetzeetarako legea

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du behin-behinean Kataluniako Parlamentuak onartutako gizarte larrialdietarako legearen atal bat, hain zuzen ere, etxerik gabe dauden familiei aterpe bat eskaintzeko helburuarekin, bankuek dituzten etxe hutsak desjabetzeko aukera eskaintzen duena. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion lege horri, eta Konstituzionalak tramiterako onartu du salaketa. Ondorioz, eta epaia etorri bitartean bertan behera geratuko da legea.

Ez da lehen aldia Konstituzionalak halako erabaki bat hartzen duena. Asteburuan manifestazio jendetsua egin dute Bartzelonan, azken asteetan Espainiako epaitegi horrek hartutako erabakien aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.