58 urte zituen biktimak, eta Kfar Kadum herrixkan izan da gertakaria. Maan berri agentziak jakinarazi duenez, Al-Fatahen sorreraren urteurrena ospatzen ari ziren atzo hainbat palestinar, eta herrixkako sarrerara joan ziren gero. Bertan zeuden Israelgo soldaduak, eta bertara joandakoak sakabanatzeko bota zituzten negar gasen poteak.
Horietako bat Said Jasir hildako gizonaren etxebizitzara bota zuten. Arnasa hartzeko arazoak zituela eraman zuten erietxera, eta ordu batzuk geroago hil da, bart goizaldean.
Israelgo armada gertatutakoa ikertzen ari da, bozeramaile batek Efe agentziari adierazi dionez.