Gaur goizean gizon batek lau pertsona hil ditu Olot herrian, Gironan (Herrialde Katalanak). 08:00etan herriko taberna batera sartu eta aita-seme bikote bat hil du lehenik, eta ondoren banketxe batera joan da eta bulegoko zuzendaria eta langile bat hil ditu. Hamar minuturen bueltan izan dira lau hilketak, eta ondoren gizonak bere burua Poliziari aurkeztu eta atxilotu egin dute.
Poliziaren arabera, diru kontuekin egon litezke hilketak lotuta. Atxilotuak tabernan hildakoen eraikuntza enpresarentzat egiten zuen lan. Albiste agentzien arabera, eraikuntza enpresa bateko jabea zen aita, eta kaleratu egin behar zutela jakin da. Banketxean, gainera, zor zioten diru kopuru bat txeke batekin kobratu nahi izan zuela jakinarazi dute, baina ez ziotela dirua eman.
Eskopeta batekin hil ditu lau pertsonak. Poliziaren arabera, 57 urte ditu hiltzaileak, eta ez zuen aurretik deliturik.
Mundua
Gizon batek lau pertsona hil ditu tiroz Kataluniako herri batean eta atxilotu egin dute
Hildako baten enpresarentzat egiten zuen lan atxilotuak, eta kaleratu egin behar zutela jakin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu