Poliziak eman ditu datuak, baina oraindik ez dago informazio argirik. 21:00ak inguruan gertatu da erasoa, Frantziako hiriburuko Opera distritoan. Sare sozialetan zintzilikatutako hainbat bideotan, jendea erasoa gertatu den lekutik korrika alde egiten ikus daiteke. St. Augustine kaletik gertu izan da erasoa. Hainbat jatetxe daude bertan.
Iturri judizial batek adierazi du aztertzen ari direla ea "terrorismoaren kontrako" fiskaltzari dagokion kasua aztertzea.
Frantziako Gobernuak herrialde osoan larrialdi egoera ezarri zuen 2015eko azaroan, EI Estatu Islamikoak hil horretan bertan Parisen 137 hildako eragin ondoren, hainbat erasotan. Pasa den azaroan kendu zuten larrialdi egoera.
Oraindik ez dago argi zergatik gertatu den erasoa.