Maragallen arabera, oposizioarekin eskuzabal jokatuko du laster osatuko duten gobernuak, eta, trukean, eurenganako "jokabide zintzo eta duina" izateko eskatu die.PSCk, ERCk eta ICVk eratuko duten gobernua "katalanista eta progresista" izango dela azpimarratu du Kataluniako sozialisten buruzagiak, eta beren ekimenak aurrera eramateko sektore politiko guztien iritzia izango duela kontuan agindu du.
Kataluniako Gobernuko presidentea aukeratzeko eztabaida saioa hilaren 15ean hasiko da Legebiltzarrean, eta hurrengo egunean, hilaren 16an egingo dute bozketa.
Hiru alderdiek atzo itxi zuten hitzarmenaren arabera, PSCren botoak ez ezik, ERCrenak eta ICVrenak jasoko ditu Maragallek.
Kataluniako Gobernuaren osaketa
Gobernu "sendo eta egonkorra" eratuko duela agindu du Maragallek, eta "zintzoa" izateko eskatu dio oposizioari
Erneste Benach Kataluniako Legebiltzarreko presidenteak gaur izendat du ofizialki PSCko buru Pascual Maragall hurrengo gobernuko presidente izateko hautagai. Mandatu hori jaso ondoren, jendaurreko hitzaldia egin du Maragallek Legebiltzarrean bertan, eta ERCrekin eta ICVrekin "gobernu sendo eta egonkorra" eratuko duela agindu du. Halaber, autogobernuaren indartzean eta arlo sozialean "urrats handiak" egingo dituztela esan du. Oposizioari, "zintzo eta duin" izateko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu