Irudia.Belgika
GOBERNUA ETA HERRITARRAK, KULEROTAN
Azpiko arropatan atera dira kalera Belgikako Gante hirian 30 gazte inguru, egoera politikoarengatik protesta egiteko. Tunisiako Jasminen iraultza imitatuz Patata frijituen iraultza izena jarri dioten ekimen sortaren barruan antolatutako protesta izan da. 249 manifestari biluzi biltzea zen asmoa; Belgikak gobernua osatu ezinik daraman egun bakoitzeko bat. Bruselan ere egin dituzte manifestazioak, baina ez dira espero bezain jendetsuak izan; jai giroan ospatu dute gobernurik gabeko egunen errekorra. Hauteskundeak iazko ekainaren 13an egin zituzten, baina harrezkero adostasunik lortu ezinda dabiltza gobernuko alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu