Giro nahasia bizi dute Muqdishon, Somaliako hiriburuan. Nazioarteko albiste agentziak zabaldu dutenez, Gobernuaren aldeko tropak dagoeneko sartu dira hiriburura, Etiopiako Armada lagun dutela. Goizean, azken hilabeteetan hiria mendean izan duten Auzitegi Islamikoen Batasuneko gerrillariek alde egin dute, baina "erretiratze taktikoa" baino ez dela eta itzuliko direla agertu dute.
Somaliako Gobernuaren inguruko iturrien arabera, herritarrek "txaloka" hartu dituzte beren indarrak.
Nolanahi ere, Auzitegi Islamikoetako gerrillariak joan direnean, klanetako miliziek hartu dituzte erdialdeko kaleak, eta ikuskizun dago Gobernuari babesa emango dioten edo ez. Zenbait iturriren arabera, orain arte Auzitegi Islamikoetan borrokan aritu diren gerrillari asko klan horien mende jarri dira orain, eta klanetako buruzagi diren zaharren esku utzi dute Gobernuarekin bat egin behar duten edo ez erabakitzea.
Klanen eta gerrako jauntxoen arteko borrokek gatazka asko sortu izan dituzte azken urteetan Somalian.
Gerra Somalian
Gobernuaren aldeko indarrak Muqdishon sartu dira
Etiopiako Armadaren laguntza izan dute. Goizean, Auzitegi Islamikoen Batasuneko gerrillariek alde egin dute hiriburutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu