Gobernuaren aurka kalera Pakistanen

2007ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Islamabad. Oposizioko kideak kalera atera dira Pakistango hainbat herri eta hiritan, Pakistango Auzitegi Goreneko presidente Iftikhar Muhammad Txaudriren kargugabetzeagatik protesta egiteko. Lehengo astean erabaki zuen Pakistango presidente Parvez Musharrafek Txaudri kargutik kentzea; aginte gehiegikeria egotzi zion. Haren aldekoek, ordea, hura isilarazteko gogoa baino ez dute ikusten presidentearen erabakian. Pakistango abokatuek ere bat egin dute kexuarekin, eta greban jarri dira. Atzo hiriburuan, Islamabaden, poliziak kontra egin zien manifestariei. Argazkian protesta Peshauarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.