Venezuela

Gobernuaren aurka matxinatzeko asmoa zuten hiru jeneral atzeman dituzte

Oposizioa da estatu-kolpe ahaleginaren erantzulea, Maduroren arabera.

2014ko martxoaren 25a
11:38
Entzun

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak jakinarazi du gobernuaren aurka matxinatzeko asmoa zuten hiru jeneral atzeman dituztela. Oposizioarekin lotura dutela esan du Madurok, eta, beraz, oposizioa egin du estatu-kolpe ahaleginaren erantzule.

Hiru atxilotuen aurkako salaketa aireko armadako zenbait kidek egin dute, eta horien laguntza eskertu du Madurok. Estatu kolpe batean parte hartzera deituta zeudela "larrituta" eman diote kolpearen berri presidenteari: horren arabera, aireko armada gobernuaren aurka mobilizatu nahi zuten hiru jeneralek.

Unasur Hego Amerikako Herrialdeen Batasunaren bileraren aurretik eman du albistearen berri Venezuelako presidenteak. Auzitegi militarren esku daude hiru lagunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.