Protestak herrialde arabiarretan

Gobernuaren aurkako matxinadan hiru preso hil dira Yemenen

Ali Abdala Sale presidentearen kontra mobilizatu dira presoak, eta Polizia espetxe barruan oldartu zaie

Erredakzioa
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Yemenen gobernuaren aurkako protestak espetxeetara ere ailegatu dira. Sana hiriburuko kartzela batean gutxienez hiru preso hil dira Poliziarekin izandako istiluetan. Presoek Ali Abdala Sale presidentearen aurkako protesta hasi zuten herenegun arratsean, berri agentzien arabera, eta espetxezainei gain hartu zieten.

Al Jazeerak dioenez, Poliziek balak eta negar eragiteko gasa jaurti dituzte presoen aurka. Saleren aurkako protestak iragan urtarrilaren 27an hasi ziren. Herrialdearen hegoaldeko hainbat hiritan jendetza atera zen atzo karrikara, azken egunetako protesten errepresioa salatzeko .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.