Gobernuaren zatiketaren kronologia

2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun

2010. urtea



Apirilaren 26a. Yves Leterme lehen ministroak dimititu egin zuen, flandriarren eta valoniarren desadostasunen ondorioz liberal valoniarrek gobernua utzi eta gero.

Ekainaren 13a. Presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten. Flandriar independentistek garaitu zuten. Hamabi alderdik lortu zuten odezkaritza legebiltzarrean.

Irailaren 3a. Gobernua osatzeko erregeak izendatu zuen negoziatzaileak, Elio di Rupo valoniar sozialisten buruak, dimititu egin zuen, akordioa lortu ezinik.

Urriaren 4a. N-VA alderdi independentista flandriarrak elkarrizketetatik irtetzea erabaki zuen. Negoziazioetara itzultzeko baldintza bat ezarri zuen: hutsetik hastea.

Abenduaren 30a. Gobernua osatzeko akordiorik lortu gabe 200 egun bete zituen Belgikak. 2007ko bere marka propioa hautsi zuen.

2011. urtea



Urtarrilaren 6a. N-VAk uko egin zion gobernua osatzeko proposamenari.

Urtarrilaren 23a. 35.000 lagunek politikarien eraginkortasun eza salatu zuten Bruselan.

Otsailaren 16a. Erregeak akordia lortzeko epea luzatu dio bitartekariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.