MUNDUA

Goikolearen atxiloketa salatzeko, protestara deitu dute astelehenerako Gasteizen

Igor Goikolea brigadista gasteiztarra Palestinan atxilotu dute, protesta batean parte hartzen ari zela, Askapenak jakinarazi duenez. Une honetan ez dute haren berririk. Bideoa: euskal brigadistek duela bi egun grabatu zuten bi europarren atxiloketa (Askapena). [YouTube]http://youtu.be/LJ2hJks-YRs[/YouTube]

2013ko abuztuaren 16a
17:16
Entzun

Igor Goikolea brigadista atxilotu du Palestinan Israelgo armadak, Al-Ma'sara herrian asteroko protesta batean parte hartzen ari zela. Askapenak eman du atxiloketaren berri, eta, BERRIAri helarazi dionez, une honetan ez dute gasteiztarraren berririk.

Atxiloketa salatzeko, astelehenean Askapenak bilkura bat egingo du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, 20:00etan. Elkartasuna ez da delitua!, Igor Askatu! eta Palestina aurrera! leloen pean izango da. Askapenak dei egin die eragile sozial, politiko eta norbanakoei salaketan parte hartzeko.

Duela bi egun Europako beste bi brigadista atxilotu zituztela jakinarazi zuen Askapenak bere webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.