Ekonomia

Google-ek ukatu egin du Verizonekin negoziatzen ari dela

Interneteko neutraltasunaren aldeko apostua berretsi du. Zenbait komunikabidek arratsaldean zabaldu dute Google Verizonekin negoziatzen ari dela, AEBetako telekomunikazio operadore nagusienarekin, eta akordio lortzeaz, Googlek Verizonen konexioa darabiltenak pribilegiatuko lituzkeela.

2010eko abuztuaren 5a
21:13
Entzun
Sarearen neutraltasuna hausteko mehatxua noizbehinka joan-etorri dabilen mamua da. Oraingoan, zurrumurruak AEBetatik datoz. New York Timesen arabera, Verizon izeneko telekomunikazio operadorea erostear egon liteke Google. Horrela, Googlek Verizonen zerbitzuak darabiltzan bezeroa pribilegiatuko luke. Albiste hori zabaldu bezain pronto gezurtatu egin du, ordea, Googlek, eta Verizonekin ez dela negoziatzen ari ziurtatu du: "Sare libre eta askearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu".

Orain arte, sareko neutraltasuna errespetatu egin da. Interneterako sarbidea ematen duen hornitzaileek datuak eta edukiak inor pribilegiatu gabe banatzen dituzte. Hau da, sarera konektaturiko makina guztiak berdin tratatzen dituzte hornitzaileek.

Baina Googlek Verizonekin tratua egingo balu, Verizonen konexioa darabiltenak pribilejiatuko lituzke bere bilatzailean. YouTubeko bideoak ikusteko ere, erraztasunak emango lituzke, YouTube Googlena baita.

Europako Batasunak ez du erabakirik hartu sarearen neutraltasunaren inguruan, baina, urte amaierarako txosten bat argitaratuko duela iragarri du.

Txile da sarearen neutraltasuna defenditzeko legea atera duen lehen estatua. Uztailaren 13an onartu zuen lege hori, neutraltasunaren aldeko ziberekintzaileen kanpaina handi baten ondotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.