Ekialde Hurbila

Gorpu ugari aurkitzen ari dira bonbardaketen hondakinen artean, Libano hegoaldean

Su-etena indarrean denez hondakinen artean bilaketa lanetan hasi dira Libanoko salbamendu taldeak. Dagoeneko 42 gorpu aurkitu dituzte Litani ibaiaren hegoaldeko herrietan, eta beste 13 Beiruten. Oraindik israeldarren menpe jarraitzen duten mugako herrietan ez dituzte abian jarri bilaketa lanak, eta litekeena da gune horietan gorpu asko aurkitzea. Izan ere, azken asteetan bonbardaketa asko jasan dituzten herriak dira. Astelehenean plazaratutako agiri ofizialaren arabera 1.200 zibil hil ditu Israelgo Armadak, baina kopuru horretan ez ziren aintzat hartzen hondakinen artean harrapatuta daudenak.

2006ko abuztuaren 16a
15:47
Entzun
Libano hegoaldean, Litani ibaiaren inguruetan, bizi den egoera “lazgarria” dela jakinarazi dute elkartasun erakundeek. Mugatik gertu dagoen Aita aal Shar herrian eraikin guztiak suntsituta daude. Ainata, Tiron, Kafran, Srifan eta Jiamen hainbat gorpu atera dituzte hondakinetatik. Ainata herrian 17 gorpu aurkitu dituzte, gorpu gehien antzeman dituzten herria da. Tiron herrian, lau pisuko eraikuntza batean gorpu bat aurkitu dute, eta beste bat saltoki gune baten hondakinetan. Herri honetan ere, eraikuntza baten zaborren artean 16 urteko neskatila bat hilik aurkitu dute. Gainera, Kafra herrian, bi gorpu antzeman dituzte eraikuntza batzuen hondakinen artean. Srifan, Tiron inguruetan, zazpi hildako aurkitu zituzten astelehenean. Herri honetako alkateak adierazi duenez lehendabiziz gorpuak atera nahi zituzten geroxeago salbamendu lanekin jarraitzeko. Hala ere, gorputegiak beteta zeuden. Jiamem ere gorpu bat aurkitu dute.

Bestalde, Kafartxuba herrian Hezbolako lau miliziano hilik aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.