Gosetea Somaliako Bay eskualdera ere hedatu da

2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
NAIROBI. «Lau milioi lagunek bizi dute elikagaien krisia Somalian, eta berehala erantzun ezean, datozen lau hilabeteetan 750.000 hil daitezke», ohartarazi du NBEren menpeko FSNAU Somaliako Elikadura eta Segurtasuna Ikertzeko Unitateak. Gosetea Somalia hegoaldeko Bay eskualdera ere hedatu da, eta guztira sei eskualde daude egoera berean. Datozen hilabeteetan gosetea gehiago hedatuko dela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.