Greziako 2011ko aurrekontuak onartuko dituzte gaur gauerdian parlamentuan. Neurri zorrotzak hartuko dituzte defizitaren aurka, eta horrek zuzenean eragingo die herritarrei. Horren aurrean, hiru orduko lanuztea egiteko deia egin dute Atenasen herrialdeko sindikatu nagusiek.
Garraio publikoari ere asko eragiten diote aurrekontuko murrizketek, eta horren kontra egiteko, gauerditik geldituta daude Atenasko garraioko zerbitzu publiko guztiak. Hiritik irteteko tren, metro eta autobus zerbitzuak ere geldituta daude, eta aireportura iristeko zailtasun handiak daude horren eraginez. Hiriburuan zaborra biltzen dutenak ere greban daude.
Aurrekontu berriekin, 14.300 milioi eurorainoko zergen igoera onartuko da. Sektore publikoan defizitari aurre egiteko ere neurri zorrotzak hartu dira. Izan ere, 800 milioi euro aurreztea espero dute horrela, gehienbat garraio zerbitzuan, 389 milioi euroko galerak izatetik 155 milioira pasatzea aurreikusten baita. PASOK alderdian gehiengo absolutua daukanez parlamentuan, ez du aurrekontua onartzeko zailtasun handiegierik izango.
mundua
Greba eta protesta artean onartuko dituzte aurrekontuak Grezian
Sindikatuek hiru orduko lanuzteak deitu dituzte, eta garraio publikoa geldituta dago gauerditik. Sektore publikoan 800 milioi euro aurreztu nahi ditu gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu