•Astebeteren barruan. Koalizio gobernuak bere osaketa adostu eta sinatu behar du, eta konfiantza botoa eskatu behar dio Greziako Parlamentuari. Koalizio gobernu berriak legebiltzarraren onarpena behar du hauteskundeak aurreratu baino lehen EB Europako Batasunaren erreskatearen dirua jaso dezan.
•Abenduaren erdialdera. Euroguneko herrialdeekin eta NDF Nazioarteko Diru Funtsarekin hitzartutako lehenbiziko erreskate planaren azken epea jaso behar luke Greziak (8.000 milioi euro).
•Otsailaren 19an. Aurreratutako hauteskundeak egingo dituzte Greziako hurrengo gobernua aukeratzeko, Georgios Papandreu lehen ministroaren Pasok alderdi sozialistak eta oposizioko ND Demokrazia Berria alderdiak halaxe hitzartu dute aste honetako negoziazioetan.
Greziak eman beharreko hurrengo pausoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu