GREZIA

Greziako Gobernuak ez du Troika mintzaidetzat aitortzen

"Ez dugu asmorik existitzeko arrazoirik ez duen batzorde batekin lan egiteko", esan du Gianis Varufakis Greziako Finantza ministroak.

Dijsselbloem eta Varufakis. SIMELA PANTZARTZI / EFE
2015eko urtarrilaren 30a
10:44
Entzun

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearekin egin du bilera Varufakisek, eta haren aurrean nabarmendu du Greziako Gobernua "egungo erreskate plana onartzen ez duen programa batengatik" aukeratu zutela herritarrek. Hala ere, azaldu du gobernuaren asmoa da Europako kidekin elkarlanean aritzea dela.

"Saiatuko gara gure kideak konbentzitzen irtenbide bat topatu behar dugula Europako interes komunen alde", esan du Varufakisek.

Dijsselbloemek, berriz, gogorarazi du erreskate plana otsail amaierara arte luzatzekoa dela, eta gaineratu du: "Hori baino lehen, erabakiko dugu zer egingo den. Ez dago ondoriorik oraindik". Greziako zorrari buruzko konferentzia bat egitea proposatu dio Varufakisek; "konferentzia hori jada existitzen da eta Eurotaldea du izena", erantzun dio.

Eurotaldeak Greziari laguntzeko konpromisoa duela adierazi du Dijsselbloemek, "Greziak bere hitza betetzen badu". Azken urteotan "aurrerapen handiak" egin direla argudiatu du, "eta garrantzitsua da horiek ez galtzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.