mundua

Greziako Kultura ministroak dimisioa eman du, museo bateko lapurretaren ostean

Bi lagunek antzinako Olinpiar Jokoetako historiari buruzko bildumako piezak ostu dituzte.

2012ko otsailaren 17a
10:08
Entzun

Olimpiako museoan gaur izandako lapurreta baten ondoren dimisioa aurkeztu du Pavlos Gerulanos Greziako Gobernuko Kultura ministroak, hedabideek jakinarazi dutenez.

Bi lagun burua estalita eta armekin sartu dira museoan, goizeko zazpi eta erdiak zirenean, aretoan orduan zegoen zaintzale bakarra lotu egin dute, eta 60-70 pieza eraman dituzte. Horietako gehienak, antzinako Olinpiar Jokoetako historiari buruzko bildumako piezak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.