mundua

Greziako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 6ra aurreratu dituzte

Inkesten arabera, Demokrazia Berria alderdiak irabaziko lituzke, baina gehiengo absoluturik gabe. Horren ondotik Pasok alderdiak eta Alderdi Komunistak izango lukete babes gehien, hurrenez hurren.

2012ko apirilaren 11
16:39
Entzun

Lukas Papadimos Greziako lehen ministroak iragarri berri du Greziako Parlamenturako hauteskundeak aurreratu egingo dituztela, eta maiatzaren 6an izango direla. NET telebista kateak eman du horren berri.

"Parlamentua desegiteak ez du esan nahi zuek lan egiteari utziko diozuenik. Gauza asko ditugu egiteke hauteskundeen aurretik", azaldu die Papadimosek ministroei.

Ministroen Kontseiluko bileraren ondoren, Karolos Papulias Greziako presidentearekin bildu da Papadimos. Papuliasi dagokio Parlamentua desegitea eta hauteskundeetara ofizialki deitzea.

Inkestek Demokrazia Berria alderdiari ematen diote garaipena, baina gehiengo absoluturik gabe. Haren atzetik geratuko litzateke Pasok eta Alderdi Komunista.


 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.