libia

"Gu 60 ginen, Gaddafirenak 600"

Matxinadako ekintzaileetako batek kontatu du Libiako agintariaren militarren aldean arma eskasagoak dituztela. "Ametralladorak erabili dituzte gure aurka, eta hegazkinak ere bai. Guk, aldiz, 'Kalashnikov' batzuk ditugu".

2011ko martxoaren 5a
12:50
Entzun

Bachir Worshifani eta Usama Ahmed dira Muammar Gaddafi Libiako agintariaren erregimenaren kontrako ekintzaileetako bi, eta Bengasiko borroketan, behintzat, matxinatuak Gaddafiren soldaduak baino askoz gutxiago direla kontatu dute. "Gu 60 ginen, haiek 600. Ametralladorak erabili dituzte gure aurka, eta hegazkinak ere bai. Guk, aldiz, Kalashnikov batzuk geneuzkan, eta erabili genituen, baina Gaddafiren soldaduak antolatuta zeuden".

Ahmedek sabelaldean tiro bat jaso zuen. "Osatzen naizenean frontera itzuliko naiz, Tripoliraino heltzeko asmoz".

1969tik dago boterean Gaddafi, eta duela aste batzuetatik haren kontrako matxinada ari dira egiten Libian. Bart Bengasin egoitza militar bat lehertu dute, eta 27 lagun hil dira. Ras Lanufen zortzi pertsona zendu dira borroketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.