Guantanamo ixteko protokoloa argitaratzeko epea atzeratu da

Baldintzak aztertzen ari diren adituek beste sei hilabete eskatu dituzte, eta itaunketa prozesuen ikertzaileek, bi

Erredakzioa
2009ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Guantanamoko (Kubako uhartea) base militarra datorren urteko urtarrilean ixtea zaila izanen du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak. AEBetako presidente karguan izendatu berri zutelarik, iragan urtarrilean, urte bateko epean kartzela ixtea hitzeman zuen Barack Obamak. Agindu hori betetzekotan, haatik, AEBek ustezko ekintzaile terroristen atxiloketarako arau berriak xedatu behar zituzten. Betebehar horretan jarduteko lan talde bat eratu zen eta honek aste honetan bertan helarazi behar zituen bere azterketen emaitzak. Beste lan talde batek, berriz, beti ere ustezko ekintzaile terroristen itaunketarako prozesuen inguruan gogoeta eta proposamenak egin behar zituen.

Alabaina, ez batak ez besteak ez dute euren lana garaiz amaitzea lortu. Atxiloketen arau juridikoen alorrean lan egiten ari den taldeak txostena argitaratzeko epea sei hilabetez luzatzea eskatu du; eta itaunketa prozesueninguruan ari denak lana amaitzeko beste bi hilabete behar dituela jakinarazi du. «Kontu hauek zehatz ikertu behar ditugu eta gure lana ondo nahi dugu egin», azaldu dute lan taldetako jarduleek. Ikerlarien hitzetan «gai oso korapilatsuak dira» eta hartuko diren erabakien ondorioak «ez dira txantxetakoak izango».

Frogarik gabe atxilotutakoak

Guantanamoko base militarreko atal batean gaur egun giltzapetuta atxikitzen dituzten ustezko 230 ekintzaile islamisten artean hiru motako presodaude:kargurik gabe aske utziko direnak; epaituak izango direnak eta, azkenik, euren kontra froga nahikoa ez den arren, Washingtonek askatu nahi ez dituenak, «arriskutsuak» direlakoan.

Azken hauen kasua ari da buruhauste handienak sortzen; izan ere, Obamak ez du luzatu nahi George Bushen gobernuak hautatutako jokabidea, hots, «epemugarik gabeko atxiloketa», hau nazioarteko zuzenbide ororenkontrakoa baita. AEBakarau juridiko balizkoak bilatu nahian dabiltzate, beraz, baina uste baino zailagoa izango zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.