CIAren espetxe sekretuetatik Guantanamora eraman, eta hiru kidek osatutako junta militarraren aurrean auzialdi sekretua hasi zuten atzo haiekin zer egin erabakitzeko. Horien artean dago ustez New Yorkeko irailaren 11ko atentatuetako buruetako bat izan zena, Khalid Sheik Mohammed. Gainerakoei ere AEBen kontrako erasoak egitea egozten diete.
New Yorkeko atentatuaren ondoren atxilotutako presoak dira denak. Haiek non zeuden misterio bat izan zen, joan den hilean Bushek onartu zuen arte ezkutuko espetxeetatik Guantanamora eraman zituztela.
Guantanamoko 14 presoren auzialdi sekretua hasi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu