Guantanamoko atxilotuetako batek dio berak antolatu zuela irailaren 11koa, AEBen arabera

2007ko martxoaren 15a
11:39
Entzun
"Ni izan nintzen irailaren 11ko operazioen arduraduna, goitik behera". Hori esan du Khalid Sheikh Mohamed pakistandarrak, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Defentsa Sailak zabaldu duenez. Guantanamoko (Kuba) basean atxilotuta daukate eta auzi-saioa egin diote. Al Kaedak bere egin zituen 2001eko irailaren 11n AEBetan izandako atentatuak; hiru mila pasatu lagun hil zituzten.

"Bin Laden [Al Kaedako burua] xekearen operazio burua izan nintzen orduan antolakuntzari, plangintzari, jarraipenari eta gauzatzeari dagokionez", adierazi du Khalid Sheikh Mohamedek, AEBen arabera betiere.

Auzi-saioan kazetariei ez diete sartzen uzten, eta estatubatuar militarren helburua bertara eraman dituzten atxilotutakoak "borrokalari etsaitzat" har al ditzaketen erabakitzea da, hala hartzen badituzte, gero militarren auzitegietara eramateko. Ustezko 400 "borrokalari etsai" dituzte Guantanamon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.