Kasu zehatzak jasotzen eta kontatzen dira txostenean. Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunera (ACLU) bidali zuten txostena. ACLUk AEBetako Defentsa idazkari ohi Donald Rumsfelden kontrako salaketa jarri zuen aurretik ere, Guantanamon preso egondako jendeak salatutako tratu txarrak oinarri hartuta.
2004an egindako barne ikerketa batetik lortu ditu datuok FBIk. Ikerketa bulegoko 493 langileri galdetu zieten FBIk jarritako irizpideekin bat ez zetozen tratu txarrak ikusi ote zituzten; baietz erantzun zuten 26k.
Nolanahi ere, FBIren arabera, tratu txar horiek ez dira Abu Ghraiben atzemandakoen mailara iristen.
Guantanamo
Guantanamoko tratu txarren 26 kasu jaso ditu FBIk txosten batean
Estatu Batuetako Ikerketa Bulego Federaleko (FBI) langileek, gutxienez tratu txarren 26 kasu ikusi dituzte Guantanamon. FBIk txostenean jaso duenez, militarrek zein zibilek egiten dizkie tratu txarrak presoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu