Kataluniako Auztegi Nagusiak jakinarazi duenez, hiru miaketa egin ditu gaur goizean Guardia Zibilak. El Vallenc astekariaren bi egoitzetara joan da, batetik, eta hura inprimatzen duten Constantiko inprentara, bestetik —atzo ere arakatu zuten hura, baina ez zuten ezer atera—. Sumarioa sekretupean dago, eta, beraz, ez dute beste berririk eman.
Francesc Fabregas astekariko zuzendariak BERRIAri jakinarazi dionez, deklaratzera deitu dute 20:00etan Guardia Zibilaren egoitzara. Agindu judizialarekin sartu dira egoitzara guardia zibilak, eta "nahi izan duten guztia" begiratu dute. Fabregasen beraren ordenagailu portatila eraman dute handik, baina botopaperik ez, "hemen ez dago horrelako ezer".
Kataluniako Kazetarien elkarteak ere salatu egin du Guardia Zibila hedabidera sartzea.
Herritarrak segituan joan dira El Vallenc astekariaren atarira, eta protesta egin dute. Besteak beste, Els Segadors abestu dute.
Tot el nostre suport a @elvallenc No podran aturar la democràcia ni la voluntat d'un poble #referèndum#1octubre2017#Guanyarempic.twitter.com/qFRB91emKB
— ERC Valls (@Esquerra_Valls) 2017(e)ko irailak 9
Guardia Zibilari ere abestu diete, ironia eta umore handiz: "non dira botopaperak?", esanez. Demokrazia jartzen duen pankartaren atzean elkartu dira, eta hautetsontzi bat jarri eta botoa ere eman dute.
A Valls ja votem @QuicoSalles@324cat@diariARA@Llibertferripic.twitter.com/UFEzMAlH2k
— Xavier Sabaté (@xsabate79) 2017(e)ko irailak 9
Loreak ere eman dizkiete:
Manifestants donant flors a la Guàrdia Civil a #valls#elvallenc#referendumCATpic.twitter.com/i6x4KsFQ5Q
— Marc Dalmau (@MarcDalmauC) 2017(e)ko irailak 9
Eta alde egin dutenean, agur esan.
#Valls diu #BuenoPuesMoltBéPuesAdios a les forces d'ocupació que marxen després d'escorcollar @elvallenc.pic.twitter.com/6kg1jQ9y2j
— David d'Enterria *X (@denterd) 2017(e)ko irailak 9
Espainiako Fiskaltzak emandako agindua betez ari da Guardia Zibila erreferendumerako materialaren bila. Hark Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta mossoei agindu zien polizia judizialaren lana egin, iker eta gediaraz zezatela erreferendumaren antolaketarekin lotura duen oro.
Puigdemont: "Proban jarriko gaituzte"
Kataluniako gobernuburuak PDeCAT alderdiko Nazio Batzarrean hitz egin du gaur. Bazekiten Espainiak esku hartuko zuela erreferenduma galarazteko, eta gaur ohartarazi du, katalanak proban jartzeko ahaleginak eta bi egingo dituela Espainiak. "Daukagun kapital demokratiko izugarri hau menperatzen saiatuko da". Kataluniako Gobernuak bere lana egin duela, eta guztia martxan dagoela nabarmendu du, baina, azpimarratu du urriaren 1eko erreferenduma egiteko bermea herritarrak direla. Astekariari babesa agertu dio Puigdemontek: "Guardia Zibila ez dabil botopaper bila, iskanbila bila dabil".
Izan ere, Konstituzionalak Erreferendumaren Legea bertan behera utzi arren, aurrera jarraituko dutela berretsi du Puigdemontek, zilegi dela erreferenduma, legezkoa eta demokratikoa. Autodeterminaziorako eskubidea giza eskubideetan oinarritzen dela ekarri du gogora, eta haien gainetik ezin dela inolako auzitegirik jarri ohartarazi du.
Barne galdeketa
Catalunya en Comuk ez du oraindik argitu zein jarrera hartuko duen urriaren 1eko erreferendumaren aurrean. Gaur erabaki dute militanteei galdetuko dietela. Irailaren 12 eta 14 bitartean egingo dute bozketa.