Bozkalekuak ireki berritan sartu dira Guardia Zibila eta Espainiako Polizia Sant Julia de Ramisen (Girona). Han zen bozkatzekoa Carles Puigdemont presidentea, goizeko lehen orduan, eta jende andana zegoen goizean goizetik ingurua zaintzen segurtasun indarrek hautetsontziak eraman ez zitzaten. Ordea, Guardia Zibila oldartu egin zaie han bildutakoei, eta indarrez eraman ditu hainbat lagun. Ondoren, borrak eskuetan sarrerako ateak apurtu, eta barrura sartu dira.
Hau gertatu da @KRLS Puigdemonten bozkalekuan. Benetan izugarria izan da @berria#KatU1https://t.co/TuDX3gP0r8
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko urriak 1
Segurtasun indarrak sartu direnerako, baina, boluntarioek eraman egin dituzte hautetsontziak eta ordenagailuak. Guardia Zibilak bozkaleku barruan geratu dira, kanpoan ehunka lagunek Els Segadors eta l’Estaca abesten zuten bitartean. Ordu erdi inguru egin dute barruan, eta ondoren joan egin dira.
Oso antzeko irudiak ikusi dira Sabadell (Bartzelona) eta Sant Vicenç dels Horts (Bartzelona) herrietan ere; hain zuzen, Carme Forcadell parlamentuko presidenteak Sabadellen bozkatu behar zuen, eta Oriol Junqueras presidenteordeak, berriz, Sant Vicenç dels Hortsen. Ordea, bai Puigdemontek eta bai Junquerasek beste bozkaleku batzuetan bozkatu dute, errolda unibertsalak eskaintzen duen asktasunaz balituta. Sabadellen, Ramon Lull eskolan sartu dira, eta hautetsontziak eraman dituzte.
Hiriburuan, berriz, Jaume Bulmes eskola aukeratu dute Espainiako segurtasun indarrek. Inguruan bildutakoek txistuka eta "fora" oihukatuz erantzun diete poliziei; beste hainbeste gertatu da hiriburuko Ramon Lull eskolan eta Lleidako hainbat bozkalekutan ere.
Aldiz, beste hainbat eskola eta egoitzatan normaltasun osoz ari dira bozkatzen goizean goizetik.
Kalean ere oldarraldiak
Bozkalekuetan ez ezik, Espainiako segurtsun indarrak kalean bildutako jendeari ere oldartu zaizkio Bartzelonan.
La poli surt disparant pic.twitter.com/4RyFWkaq3X
— Jordi Graupera (@JordiGraupera) 2017(e)ko urriak 1