Atxiloketak
Guardia Zibilak atxilotutako AMI Galiziako talde independentistako hamar kideak aske utzi dituzte
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek aske utzi ditu Guardia Zibilak astelehenean atxilotutako AMI Galiziako Gazteen Independentisten Batzarreko hamar kideak. Hamar gazteek uko egin diote epailearen aurrean deklaratzeari.
Legearen kontrako elkarteko kide izatea, terrorismoa goraipatzea eta ordena publikoa urratzea leporatzen zieten gazte horiei. Pedraz epailaren arabera, ordea, zerbait egoztekotan legez kontrako elkarteko kide izatea bakarrik lepora zekiekeen atxilotuei. Halaber, epailearen ustez zalantzazkoa da delitu hori epaitzea Espainiako Auzitegi Nazionalaren edo Galiziako auzitegi arrunten eskumena den. Ondorioz, Fiskaltzaren txotstena eskatu du auzi hori argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu