Espainiako Guardia Zibila goizean agertu da Kataluniako Antzoki Nazionalera. Antzokiak berak jakinarazi dio Junts Pel Siko talde parlamentarioari. Antzoki Nazionalak ANC Biltzar Nazional Katalanari adierazi dionez, hilaren 4ko ekitaldiaren kontratazio agiriak eskatu dituzte. Kataluniako Gobernuaren arabera, hautetsontziak lizitatzeko lehiaketara aurkeztu ziren enpresetako baten egoitzara ere agertu dira guardia zibilak.
Jordi Turull, Marta Rovira eta Lluis Llach Junts Pel Siko diputatuek agerraldia egin dute parlamentuan, gertatutakoari buruz mimntzatzeko. "batzuek ezagutu ez zuten garai batera bueltarazi gaitu", erran du Turullek. Junts Pel Siko ordezkariak adierazi du hurrengo asteazkenean hasiko direla Erreferendum Legea Katalunia osoan aurkezteko ekitaldiak. "Hortaz, Guardia Zibilari lana handituko zaio".
Hilaren 4ko goizean, Junts Pel Siko eta CUPeko diputatuek parlamentuan aurkeztu zuten urriaren 1ean independentziari buruz galdetzeko erreferendumera deitzeko onartzeko asmoa duten legea. Arratsaldean, Junts Pel Sik bertze ekitaldi bat egin zuen Antzoki Nazionalean, eta, bertzeak bertze, Carles Puigdemont presidenteak eta Oriol Junqueras presidenteordeak hartu zuten hitza.