Katalunia

Guardiola: "Bizitzan egiten dugun guztia politika da"

Kataluniako zerrenda bateratuan hauteskundeetara aurkezteko eskubidea aldarrikatu du Bayern Municheko entrenatzaileak.

Pep Guardiola, Txinan, Bayern Munichen lan saio batean, pasa den astean. WU HONG, EFE
jon ordonez garmendia
2015eko uztailaren 22a
16:25
Entzun

Josep Pep Guardiola Bayern Municheko entrenatzaile kataluniarrak garbi esan du gaur: "Zergatik ezin dut nik nire iritzia eman?". Txinan dago Guardiola, Bayernekin datorren denboraldia prestatzen, eta, kazetariek galdetuta, CDC, ERC, ANC eta Omniumen zerrenda bateratuan Kataluniako hauteskundeetara aurkezteko eskubidea defendatu du.

"Alderdiek galdetu zidaten ea aurkeztuko nintzen, eta baietz esan dut", azaldu du inolako konplexurik gabe Bartzelona futbol taldeko jokalari eta entrenatzaile ohiak. Zerrenda bateratu horretan azken lekuan aurkeztuko da Guardiola, Kataluniako Parlamentuan egoteko baino gehiago, babesa emateko. "BIzitzan egiten dugun guztia politika da".

Futbol entrenatzaileak, gainera, irailaren 27an bozkatzera deitu du, esanez bozkatzera orduan eta jende gehiago joan, "Kataluniarentzat, Espainiarentzat eta Europarentzat" hobea izanago dela.

Unionistak, hauteskundeak nola geratu pentsatzen

Zerrenda bateratuaren aurkezpenak hauspotu egin du aste honetan prozesu subiranista Katalunian. Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak gaur gogorarazi du Espainiako Konstituzioak 155. artikuluan ahalmena ematen diola gobernuari erkidego baten autonomia bertan behera uzteko. Hala erentzun du Kataluniak alde bakarretik independentzia aldarrikatzeko aukeraren inguruan. "Ezinezkotzat" jo du aukera hori.

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko ordezkariak gaur goizean Espainiako irrati batean esan du hauteskundeak egin ez daitezen Masen aurkako zentsura mozio bat aurkeztea beste aukera bat dela, egoera horretan ezingo lukeelako presidenteak bozetara deitu.

Joan Tarda ERCko Espainiako Kongresuko diputatua, ordea, garbi mintzatu da gaur ganbera horretan: "Kataluniako independentzia ez du geratuko ez jaungoikoak ezta Rajoyk ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.