Guatemalako kaleetara milaka indigena atera ziren atzo bizi duten bazterketa salatzeko. Herri Indigenen Eskubide eta Identitateen Bake Akordioa sinatu zutela hamaika urte bete ziren atzo eta bertan adostutako ez betetzea leporatu zioten Oscar Berger presidenteari. Amnesty Internationalek herenegun plazaratutako txostenaren arabera, indigenen giza eskubideak urratzen dira tartean lurretatik indarrez kanporatzen dituztelako. Indigenekin hitz egiteko prest agertu da Berger.
GUATEMALA . Bazterketa salatu dute indigenek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu