BIHAR BERRIA-N

"Gure alderdia bete-betean jotzea zen Ankarako atentatuaren helburua"

Eyyup Doru HDP alderdiko Europako ordezkariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia115635.jpg
2015eko urriaren 13a
07:03
Entzun

Larunbatean, sarraskia eragin zuten Ankaran, Turkiako hiriburuan, bakearen alde egin eta kurduen kontrako erasoak salatzeko martxa batean. 128 lagun hil zituzten bi bonba zartarazita. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Estatu Islamikoa jo du erasoaren erantzule, baina bestelako ustea du HDP kurduen aldeko alderdiak. Europarako alderdiko ordezkari den Eyyup Doru elkarrizketatu du Kristina Berasain BERRIAko kazetariak, eta bihar argitaratuko den elkarrizketa horren aurrerapena da segidakoa:

- "Euskal Herrian GAL izan zenuten bezala, hemen talde paramilitar islamistak baliatzen dituzte gerra zikin eta ilun hau egiteko".

- "HDPk antolatzeko modurik ez izatea saiatzen ari dira, eta presio horrekin herritarrak beldurtzea eta botorik ez ematea".

- "[Azaroaren 1ean] Bozak egingo dira, eta nazioarteko behatzaileak eskatzea baino ez zaigu geratzen balizko demokrazia honetan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.