Hainbat ezbehar gertatu dira, gaur goizean ere Bagdaden 5 pertsona hil eta beste bost zauritu dira. Ekintzaile suizida batek Erresuma Batuko eta AEBetako enbaxaden aurrean gainean zeraman lehergailua eztandarazi du. Honekin batera poliziak esan duenez gizon batzuk Irakeko kontsula Wisam Abdula al Awadi bahitu dute bere etxean zegoela.
Atzo Nuri Al Maniki lehen ministroak “Irakeko biztanleak anai arreba gisa batuta mantentzeko” eskatu zuen astebukaeran gertatutako indarkeria ekintzak gogoratuz, hala ere gaurko erasoarekin tentsioak gehitu dira.
IRAKEN OKUPAZIOA
Gutxienez 10 xiita hil dira autobus eraso batean Bagdaden
Gaur goizean 10 xiita hil dira autobus baten aurkako erasoan. Autobusa Nayafetik -Bagdad hegoaldeako herria- zetorren hileta bat ospatu ondoren eta gizon armatu batzuek sarekada egin diete. Poliziak esan duenez erasoa Douran gertatu da, suniak gehiengoa diren barrutian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu