Mudua

Gutxienez 11 lagun hil dira Libanoko autobus geltoki batean izandako atentatuan

Tripoli iparraldean izan da leherketa. Michel Sleiman Libanoko presidenteak gogor gaitzetsi du atentatua.

2008ko abuztuaren 13a
12:34
Entzun
Hamaika lagun hil dira Tripoli iparraldean eta beste 45 zauritu dira autobus geltoki baten kontra egindako atentatuan. Tripolitik Bibloserako bidea egiten zuen autobusetik 30 bat metrora egin du eztanda lehergailuak. Libanoko irrati batek jakinarazi duenaren arabera, lehergailuak metraila zeraman hildako gehiago eragiteko.

Segurtasun indarrek eztanda izan eta berehala mugatu dute segurtasun gunea Massarif kalean, Tripoli erdigunean. Michel Sleiman Libanoko presidenteak gogor gaitzetsi du atentatua. Gainera, ez Poliziak ezta armadak ere ez dutela erantzuleak atxilotu arte amore emango adierazi du Sleimanek. Bestalde, Libanoko presidentea Bashar al Assad, Siriako presidentearekin biltzekoa da gaur arratsaldean Damaskon

Libanoko buruzagiek ere gogor gaitzetsi dute atentatua. Ellias Atalla Tripoliko diputatuaren esanetan, atentatua Sleiman eta armadari zuzendutako mezu odoltsua izan da. Nabi Berri Parlamentuko presidenteak berriz, atentatuaren helburua Libano oso izan dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.