Goizean goiz zartarazi dute lehergailua, Istanbulgo Vezneciler auzoan, Poliziaren autobus bat igarotzen ari zen unean. Ordu horretan jende ugari zebilen kalean, eta, ondorioz, agintariek ez dute baztertzen datozen orduetan biktima kopuruak gora egitea. Hala ere, oraingoz, eta iturri ofizialen arabera, 11 dira hildakoak, eta 36 zaurituak. Eztandak kalte material handiak ere eragin ditu.
Zenbait lekukoren arabera, tiro hotsak entzun dira inguruetan leherketaren ondoren. Uneotan, bertan dira anbulantziak eta segurtasun indarrak. Oraingoz inork ez du bere gain hartu atentatua.